Mendicutti, Eduardo
Espainiar idazle eta eleberrigilea (Sanlucar de Barrameda, Cadiz, 1948). Kazetari ikasketak egin zituen. Kazetari, albiste emaile eta literatura kritikari gisa lan egin du; azkenaldian, El Mundo egunkarian dihardu. Kontakizun asko eta jakingarriak idatzi ditu, ironia eta sentiberatasun handiz gizabanakoen eta gizartearen psikologia eta ideologia aztertzen dutena. Umorea, maitasuna eta sentsualitatea dira bere lanen gai nagusiak. Bere istorioetan, sarritan, homosexualak dira protagonista. Lan aipagarrienak: Cenizas (1974, Errautsak); Última conversación (1984, Azken elkarrizketa); El salto del ángel (1985, Aingeruaren jauzia), Siete contra Georgia (1987, Zazpi Georgiaren aurka), Tiempos mejores (1989, Garai hobeak); Los novios búlgaros (1993, Bulgariar senargaiak); Fuego de marzo (1995, Martxoko sua); Yo no tengo la culpa de haber nacido tan sexy (1997, Nik ez dut hain sexy jaio izanaren errua).