Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendieta Retes, Francisco

Bizkaitar pintorea eta historiagilea (Aiarako ibarra, 1556? - Bilbo, ?) Francisco Vázquez pintorearekin egin zituen pinturako ikasketak. Francisco Mendietari buruzko oso datu gutxi gorde da. Bereak dira Bizkaiko Aldundian ikusgai dagoen Jura de los Fueros de Vizcaya por Fernando el Católiko, Procesión de Begoña eta Boda de Hidalgos koadroak. Urte asko eman zuen, bestalde, Crónica de Vizcaya obra historiko handia plazaratzeko. Aipatu obraren laurdena baizik ez da gorde ahal izan.