Medawar, Peter Brian
Britainiar medikua (Rio de Janeiro, 1915 - 1987). Libiar jatorriko britainiar negozio gizon baten semea. Ingalaterran egin zituen ikasketak, Marlborough-en lehenbizi, eta Oxforden gero. Zoologia ikasi zuen, eta J. Z. Young-en ikasle izan zen. Ikasketak bukatuta, zoologia eta anatomia konparatuko irakasle izan zen Londresko University College-n, 1951n. Royal Society-ko kide izan zen 1960an, eta National Institute for Medical Research-eko lehendakari. Gerran erretako pertsonen larrua txertatzeko modua ikertu zuen, eta ikerketa horietan oinarri hartuta egin ziren, 1960ko hamarraldian, lehenengo giza organoen txertaketak. 1960an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Macfarlane Burnet-ekin batera, ehun txertatuen immunologia tolerantziaren aurkikuntzagatik. Zaurietan ehuna osatzeko mekanismoa ikertu zuen, eta horrek sortzen zituen arazo immunologikoak. Orobat aztertu zituen zelulen hazkundea, zahartzea, immunitatea eta eraldatzea.
- meatze
- Meaza
- Meciar, Vladimir
- Mechnikov, Elie
- medaila
- Medawar, Peter Brian
- Meddeb, Abdelwahab
- Medea
- Medellin
- Medem, Julio
- Media