Meciar, Vladimir
Eslovakiar politikaria (Zvolen, 1942). Bratislavako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta zenbait kargu izan zituen administrazioan. 1990ean, Eslovakiako Errepublilka Federalaren barruan, Barne eta Ingurumen ministro kargua onartu zuen. Urte hartan bertan Lehen Ministro izendatu zuten, eta aginte zentrala probintzietara aldatzea aldarrikatu zuen. Txekiako eta Eslovakiako Biltzar Federalerako eta Nazio Batzordeetarako hauteskundeen ondoren, 1992ko ekainean –Eslovakian Eslovakia Demokratikoaren aldeko Mugimendua nagusitu zen–, Meciarrek Eslovakiako Errepublika aldarrikatu zuen. Meciarrek eta Txekiako gobernu buru Vaclav Klaus ados jarri ziren, 1993ko urtarrilaren 1etik aurrera, Txekoslovakiako behin betiko zatiketa gauzatzeko eta Txekoslovakia bi estatu burujabetan banatzeko. Meciar, beraz, eslovakiar nazioaren lehen gobernu buru bihurtu zen.
- meatu
- meatzari
- meatzaritza
- meatze
- Meaza
- Meciar, Vladimir
- Mechnikov, Elie
- medaila
- Medawar, Peter Brian
- Meddeb, Abdelwahab
- Medea