Medem, Julio
Gipuzkoar zinemagilea (Donostia, 1958). EHUn medikuntza ikasketak egin zituen arren, aspalditik zetorkion zinemarako zaletasuna. Kritikari bezala aritu zen La Voz de Euskadi eta Cinema 2002 argitarapenetan. 1987. urtean, medikuntza alderatuz, zinema profesionalean murgiltzea erabaki zuen. Zuzendari laguntzaile eta muntatzaile bezala aritu ondoren, Mitxel Gaztanbideren gidoi batan oinarrituta, bere lehen film luzea egin zuen, Vacas (1991), zuzendari berriei ematen zaien Goya saria jaso zuena. Ondoren zuzendu zituen bi filmek, Tierra (1996) eta La ardilla roja (1993), nazioartean arrakasta handia izan zuten, beren ukitu esperimental eta abangoardistagatik. Los amantes del círculo polar (1998) filmean amodiozko drama landu zuen. Sexua du ardatz nagusia bere azken filmak, Lucía y el sexo (2000). Zuzendari ez ezik, bere film gehienen gidoien egilea ere bada, eta beste batzuentzako gidoiak ere idatzi izan zitu, Itziar Bollainen Hola, ¿estás sola? (1995) filmarena, esaterako.