Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Medellin

Kolonbiako ipar-mendebaleko hiria, Antiokiako departamenduko hiriburua; 1.442.244 biztanle. Kolonbiako hiri handienetakoa da, eta orobat industria gehien duena, altzairuaren ingurukoa bereziki. Kafearen salerosketak ere garrantzi handia du. Unibertsitatea. 1675ean sortua da Medellin hiria. Azken urteotan ezaguna egin da, han banatzen baita, legez kanpo, Kolonbian lantzen den kokaina gehiena.