meatze
iz. Metal edo mea jakin bat atera daitekeen lur eremua. v Industrian erabiltzen diren mea edo metalak lurrazalean pilatzen dira batzuetan eta lurpean, sakonera handietan, beste askotan. Meatokia edo hobia lurrazalean denean, erraz ateratzen da mea. Lurpean dagoenean, ordea, zunda bidez aztertu behar izaten da lehenbizi, non dagoen, zer tamainakoa den, zer zailtasun dituen, etab. zehatz jakiteko. Behin hori eginik, meatzea ustiagarri den jakiten da eta, hala bada, lurra zulatzen hasten da, mea ateratzeko bideak eginez.