Meade, James
Britainiar ekonomista (Swanage, Dorset, 1907 - Cambridge, 1995). Nazioarteko Merkataritza irakasle izan zen London School-en, eta Politika Ekonomikoko irakasle Cambridgeko Unibertsitatean. Keynes-en eskemari jarraituz, langabezia gehigizko aurrezkiaren eta kontsumo joera txikiaren ondorio dela zioen, baina inbertsiorik ezari leporatzen zion lehiarkotasun perfektuko merkaturik ez izatea. 1977an, Bertil Ohlin-ekin batera, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen. Lan nagusia: The Theory of International Politics (Nazioarteko Politikaren teoria), bi liburukitan banatuta: The Balance of Payments (1951, Ordainketa balantzea) eta Trade and Welfare (1955, Merkataritza eta Ongizatea).