Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Meabe Plaza, Miren Agur

Bizkaitar idazlea (Lekeitio, 1962). Irakasle eta Euskal Filologiako ikasketak ditu eginak. Zenbait urtez irakasle aritu ondoren, egun argitaletxe batean egiten du lan, argitalpenen zuzendaritzan eta kudeaketan. 1986an Uneka... Gaba ipuin bilduma argitaratu zuen. Lau urte geroago, Lasarte-Oria udaleko saria irabazi zuen Oi, hondarrezko emakaitz! poema liburuarekin (1999). 1997an Imajina ezazu Euskadi saria irabazi zuen Ohar orokorrak poesia liburuagatik. 2000an beste poema liburu bat kaleratu zuen, Azalaren kodea, eta 2001eko Kritika saria irabazi zuen harekin. 2002an, Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria irabazi zuen Itsaslabarreko etxea (Aizkorri, 2001) lanarekin. Meabe Plazaren beste lan batzuk: Bisita (2001), Joanes eta Bioletaren bihotza (2002), Etxe bitan bizi naiz (2003), Nola zuzendu andereño gaizto bat (2003), Amal (2003), Urtebete itsasargian (2006).