Meagher, Domingo Patricio
Gipuzkoako idazlea, irlandar etorkinen semea (Donostia, 1703 - Florentzia, 1772). Hamalau urte zituela, Jesusen Lagundian sartu zen. 1736an apaiz egin zen. Filosofiako katedraduna izan zen Santiago de Compostelan eta teologiakoa Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan. Olerkiak idatzi zituen euskaraz eta gaztelaniaz. Euskaraz idatzi zituenetatik ospe handikoak dira Ardoari eta Matsaren ura olerkiak. Florentzian hil zen erbesteraturik.
- Meabe
- Meacaur de Morga
- Mead, Margaret
- Meade, James
- Meaga
- Meagher, Domingo Patricio
- Meaka
- Meakaur
- Meana, Juan Carlos
- Meana
- Meandro