Meana, Juan Carlos
Arabar artista (Gasteiz, 1964). 1988an lizentzia eskuratu zuen Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura alorrean. 1999an Pariseko Arte Ederretako Goi Eskolara joan zen beka bati esker bere prestakuntza osatzera, eta 1993an arte ederretan doktore egin zen EHUn. Pinturan zein eskulturan eskuratu ditu beka eta sariak eta bakarkako erakusketa ugari egin du, aurrenekoa 1986an Gasteizen egin zuenetik: 1986tik 1999 bitartean, hamaika aldiz erakutsi ditu bere lanak bakarka, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo. 1998 eta 1999. urteetan Arco arte azokan egon zen Trayecto galeriarekin, eta 2000. urtean Gure Artea erakusketarako hautatu zuten berak sortutako Ruinas y proyectos, El espacio de las ideas instalazioa.
- Meade, James
- Meaga
- Meagher, Domingo Patricio
- Meaka
- Meakaur
- Meana, Juan Carlos
- Meana
- Meandro
- meandro
- Meano
- Meanuri