Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mayotte

Indiako ozeanoko uhartea eta Frantziako departamendua, Komore uharteetan Madagaskartik hurbilen dagoena.  Dzaudzi da hiriburua. 374 km2 eta 85.800 biztanle (1991). Azukre kanabera eta arrantza dira Mayotteko langintzarik garrantzizkoenak. Komore uharteek independentzia lortu zutenean Frantziako administrazioaren eskumenean geratu zen bakarra. 1974an, Komore uharteetan politika estatusa erabakitzeko erreferenduma egin zenean Mayotte uharteko % 64 biztanlek independentziaren aurka eman zuen botoa. Komore uharteetan ezkerreko gobernua jartzean are gogorrago ahalegindu zen Frantzia Mayotte uhartea bere mende gordetzen.