Maximiliano IIa, Jose
(Jose Wittelsbach-ekoa) Bavariako erregea (Munich, 1811 - Munich, 1864). Luis I.aren semea zen. 1848an iraultza mugimendu handiak izan ziren Bavarian eta urte horretan utziarazi zioten aitari erregetza. Maximiliano II.a 1848tik 1864ra arte izan zen errege. Lehen Palatinatua zapaltzeko Prusiarekin aliantza egin zuen arren ez zen beti harekin bat etorri. Prusiarrek Alemania batu eta Austria alde batera utzi nahi zuten. Maximilianok Austriarekin eta beste zenbait estatu txikirekin kontra egin zien. Austriak bere aldetik beste horrenbeste egin nahi izan zuenean, berriz, Prusiaren alde irten zuen. Beti Bavaria burujabe geratzearen alde borrokatu zen eta inguruko estatu txikiekin ere horretarako egin zituen aliantzak.