Maximiliano Ia Handia
(Jaiotza izenez, Maximiliano Wittelsbach-ekoa). Bavariako dukea eta hauteslea (Munich, 1573 - Ingolstadt, 1651). Gilen V.aren seme zaharrena zenez, hark karguari uko egin zionean Bavariako hautesle bihurtu zen (1579). 1609an, Liga Santua, ebanjelioaren jarraitzaileen Batasuneko printze protestanteei aurre egiteko zena antolatu zuen, eta Alemaniako katolikoen buru jarri zen. 1610ean Tilly hartu zuen bere gudarosteak antolatzeko eta bavariarrek, hura buru zutela Frederiko, Palatinatuko hautesle eta Bohemiako erregea, garaitu zuten. Garaipen hura eskertzeko Federiko V.ari lurraldeak eta zeuzkan karguak kendu eta Maximilianori eman zizkion Fernando II.ak (1623). Hurrena Wallenstein bere kargutik kendu nahi zuen alderdiaren buru jarri zen, baina Gustavo Adolfo Bavarian sartu zenez, Wallensteinen aliatu egin zen. Suediarrak eta haiekin aliatu zebiltzan frantsesak garaile izan ziren eta bake hitzarmena sinatu behar izan zuen haiekin (Ulm, 1647). Ordainetan herentziaz hautesle izateko eskubidea lortu zuen bere familiarentzat. Goi Palatinatua Bavariari lotu zion.