Maximiliano Ia Habsburgokoa (Fernando Jose)
Austriako artxidukea (Wiener-Neustadt, 1459 - Wels, 1519). 1486tik aurrera erromatarren errege izan zen eta 1493an enperadore izendatu zuten. Haren erreinaldian finkatu zen Habsburgotarren nagusitasuna. Lurralde asko menderatu zituen ezkontzen eta gerren bidez: Burgundiako dukearen alabarekin ezkondu zen eta Burgundiaren eta Herbehereen gaineko eskubideak lortu zituen; bere semea Espainiako Joana Eroarekin ezkonarazi zuen eta hala bere erresuma Espainiakoari lotu zion; Hungaria eta Bohemia eraso eta menderatu zituen.
- mauser
- mausoleo
- Mauss, Marcel
- maxilopodo
- Maximiano
- Maximiliano Ia Habsburgokoa (Fernando Jose)
- Maximiliano Ia Handia
- Maximiliano Ia, Fernando Maximiliano Jose
- Maximiliano Ia, Jose
- Maximiliano IIa, Jose
- Maximiliano IIa