Maximiliano Ia, Fernando Maximiliano Jose
Austriako artxidukea eta Mexikoko enperadorea (Viena, 1832 - Queretaro, 1867). Frantzisko Karlos artxidukearen eta Bavariako Sofiaren semea, eta Frantzisko Jose I.aren anaia zen. 1857an Belgikako Leopoldo I.aren alaba Karlotarekin ezkondu zen. Lonbardia-Benetoko errege izan zen 1857tik 1859ra. Napoleon III.aren gudarosteak Mexikon sartu zirenean (1864), hango nobleziako elkarte batek Mexiko inperio bihurtzea eta Maximiliano, gaztelaniaz zekienez, enperadore egitea erabaki zuen. Frantziaren mende zegoen Mexikoko lurraldean bakarrik izan zen enperadore, Juárez, errepublikarren buruak ez baitzion gehiagotarako aukerarik eman. 1868an Frantziako gudarosteek laguntza ukatu egin zioten eta ezin izan zien eutsi errepublikarrei. Queretaron bi hilabetean inguratuta egon ondoren, garaitu egin zuten haiek, preso hartu, eta gerrako kontseilu batean hiltzera kondenatu zuten. Tomas Mejía eta Miguel Miramón jeneralekin batera hil zuten.
- Mauss, Marcel
- maxilopodo
- Maximiano
- Maximiliano Ia Habsburgokoa (Fernando Jose)
- Maximiliano Ia Handia
- Maximiliano Ia, Fernando Maximiliano Jose
- Maximiliano Ia, Jose
- Maximiliano IIa, Jose
- Maximiliano IIa
- Maximino IIa, Daia
- Maximino Traziakoa