Maryland
Estatu Batuetako ekialdeko estatua, Ozeano Atlantikoaren kostaldean. 27.394 km2, 4.733.000 biztanle. Delaware, Pennsylvania, Virginia eta ekialdeko Virginia eta Ozeano Atlantikoa ditu inguruan. Lurralde laua da. Potomac eta Susquehanna ibaiak igarotzen dira estatutik. Hiriburua: Annapolis. Beste hiri garrantzitsua Baltimore da. Nekazaritza (tabakoa, artoa, fruituak) eta meagintza (ikatza eta burdina) dira ekonomiaren oinarri. v Ingalaterrako Karlos I.ak George Calver-en eskuetan utzi zuen estatua. 1778an Batasunean sartu zen. Maryland-eko lurraldearen barruan dago Columbiako barrutia, eta han dago Washington, Estatu Batuetako hiriburua.