Marx, Karl
Alemaniar filosofo, soziologo eta ekonomialaria, (Treveris, 1818 - Londres, 1893). Bonn-eko unibertsitatean egin zituen zuzenbide ikasketak (1835-1836) eta Berlingoan filosofia eta historiakoak (1836-1841). Hegel-en pentsaeraren azterketak egin zituen eta geroago Feuerbach-enak. Bere ideia iraultzaileengatik erbesteraturik egon zen Frantzian, Belgikan eta Ingalaterran. F. Engels-en adiskidea izan zen, eta harekin batera idealismoari eta materialismo mekanizistari aurka egin zien. Materialismo historikoaren oinarriak ezarri eta gizartearen erabateko aldaketak proposatu zituen. Langileen Lehen Internazionala sortu zuen. Das Kapital (1867, Kapitala) izan zen Marx-en lan nagusia. Hor aztertzen ditu bere dotrinaren oinarriak (kapitalismoaren ekonomia sistemaren ezaugarriak, gizarte mailen arteko gatazkak eta langileriaren iraultza…). Beste lanak: Manifest des Kommunistischen Partei (1848, Manifestu Komunista), Engelsekin batera idatzia, han alderdi komunistaren oinarriak zehazten dituena), Die Kritik der politischen Ökonomie (1859, Ekonomia politikoaren kritika), Engelsek bukatua. Karl Marx marxismoa izenaz ezagutzen den dotrinaren sortzailea da. ik. marxismo.