Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

masail

iz. Aurpegiaren alboko aldea, sudurraren eta belarriaren artean, begi azpitik kokotseraino hedatzen dena. ik. matela, mazela, matraila. Inork eskuineko masailean jotzen bazaitu. Masailak gorritu lotsaz. Musu-masailak. ik. ipurmasail. || Masaileko. iz. Masailean ematen edo hartzen den ukaldia. Bi masaileko eman zizkion. Eskaintzen du aurpegia masailekoak hartzeko. || Masailekoka. adlag. Masailekoak hartuz edo emanez. Masailekoka bota zuen lurrera.