Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marx, Groucho

(Jaiotza izenez, Julius Marx). Estatu Batuetako zinema antzezlea, Marx anaiak taldeko kide nagusia (New York, 1890 - Los Angeles, 1977). Emakume aberatsen atzetik dabilen handinahi lotsagabe eta berritsuaren papera egin zuen beti. Ironia eta zentzugabekeria erabiliz etorri amaiezineko jardun batean, begiruneari eta jendetasunari muzin eginik, bere anaia gizarajoen gidaritza hartu zuen komedia surrealistetan.