Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marx anaiak

Hasieran bost, gero lau, eta azkenik hiru Marx anaia antzezleen (Groucho, Harpo, Chico) izen artistikoa. Paradoxa eta zentzugabekeria erabiliz, komedia barregarri jostagarriak egin zituzten, zinemagintzaren historian leku berezia hartuz. Filmik biribilena L. McCarey-k zuzenduriko Ahate zopa (1933, Duck Soup) satira antimilitarra dute. Han Marx anaien ahalmen guztiak maisutasun handiz erabili ziren, gerora ageri zituzten errepikazio eta errazkeriak gabe. Aipagarriak dira orobat Horse Feathers (1932, Zaldi lumak) eta A Night at the Opera(1935).