Martinika
Karibe itsasoko uhartea, Antilla Txikietan, Frantziaren mende gaur egun. 1.102 km2 eta 365.000 biztanle. Hiriburua: Fort de France (141.500 biztanle). Sumendi jatorrikoa da uhartea, eta mendikate garai batek igarotzen du ipar-mendebaletik hego-ekialdera. Mendikatearen gailurrik garaiena Montagne Pelée da (1.397 m). Azukre kanabera eta platanoak dira nekazaritzak ematen dituen gai garrantzitsuenak. Ron findegiak ere badira Martinika uhartean. Kristobal Kolonek aurkitu zuen; frantsesen okupatu zuten 1635ean.