Gimnasta arabarra (Gasteiz, 1980). Atlantako Olinpiar Jokoetan (1996) urrezko domina irabazi zuen taldekako gimnastika erritmikoan. Tania Lamarca eta Lorena Guréndez talde berean ziren. Hiru gasteiztarrak Emilia Boneva selekzionatzaile espainiarraren ikasleak dira.