Martinson, Harry Edmun
Suediar idazlea (Jämshög, 1904 - Stockholm, 1978). Oso haurtzaro gogorra izan zuen, gurasoak oso gazte zela galdu baitzituen. Itsasontzietan ibili zen lanean gaztetan, eta horrek herrialde asko ezagutzeko aukera eman zion. Olerkiak idatziz egin zen ezagun «Fem Unga» taldearen barruan (1929). Martinson bizitza modernoaren teknologiaren eta aurrerabideen kontra azaldu zen bere lanetan. Haren olerki liburuen artean aipagarri dira: Nomadak (1931), Izadia (1934) eta Aniara (1956). Azpimarratzekoak dira, halaber: Nässlorna blomma (1935, Loratzen dira asunak), ipuin liburua, eta Resor utan mal (1949, Norabiderik gabeko bidaiak) bidaia liburua. v 1974an Literaturako Nobel saria irabazi zuen, Eyvind Johnsonekin batera.
- Martini, Simone
- Martinika
- Martins, Peter
- martinsalto
- Martín-Santos, Luis
- Martinson, Harry Edmun
- Martinu, Bohuslav
- Martioda
- martir
- Martires, Los
- martiri