Martini, Giovanni Battista
Italiar musikagilea eta musikologoa (Bolonia, 1706 - Bolonia, 1784). Musika eskola bat zabaldu zuen eta XVIII. mendeko entzute handiko konposizio irakasle bihurtu zen. Sarti, J.C. Bach, Gluck, Jommelli eta Grétry, besteak beste, ikasle izan zituen. Musika liburuen biltzaile ere izan zen; 17.000 bat ale zuen bere liburutegian. Storia della Musica idatzi zuen (3 liburuki, 1757, 1770 eta 1781, bukatu gabe dagoena). Hamabi sonata organo eta klaberako (1741), moteteak, mezak eta oratorioak idatzi zituen.