Martinez Ortiz de Zarate, Nikolas
Bizkaitar pintorea, kartel egile eta grabatzailea (Bilbo, 1907). Bilbo eta Parisko Arte Ederretako eskoletan egin zituen ikasketak. Kartel ugari egin eta saritu zioten 1930-1936 urteetan (Euskal Herriko itzuliak, Aberri egunak, azokak…). Eusko Jaurlaritzak izan zituen diru-paperak diseinatu zituen Gerrate Zibilean. Gerra amaitutakoan Labe Garaietako horma-pintura eta Bilboko Carlton Hoteleko sarrerakoa egin zituen. 1960 ondoko urteetan kubismorantz lerratu zen. 1986. urtean omenaldi bat egin zion Euskal Artisten Elkarteak.