Martínez Oca, Xosé M
Galiziar idazlea (A Estrada, 1942). Hainbat kontakizun idatzi ditu. Bere obraren ezaugarri orokor nabarmena errealismoaren naturaltasuna eta sakontasuna dira, galiziar tipo eta ohituren deskribapen hunkigarriarekin eta formen eta adierazmoldeen garbitasunarekin batera. Martínez Ocaren eleberri eta kontakizunen artean azpimarratzekoak dira A negra (1979, Beltza), Un ano e un dia (1980, Urtebete eta egun bat), A fuxida (1980), A espada na auga (1981, Ezpata uretan), Os lostregos e a carballeir (1981), A chamada escura dos caborcos (1981), Beiramar (1983), Os chapurros (1983), Detrás do silencio (1986, Isiltasunaren atzean), As Florestas do Mañuena (1988), Afrikan kokatua, Roi e os seus amigos (1987), Os culpables (1994, Errudunak), Diario de invierno (1994, Neguko egunkaria) eta Náufragos en terra: os amores imposibles (1995, Lehorrean galdutakoak: maitasun ezinezkoak).