Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martinez de Lizardui Lizarribar, Iker

Gipuzkoar kirolaria, belaontzian ibiltzen dena (Donostia, 1976). Bi lagunentzako 49er izeneko belaontzi klasea da bere espezialitatea. Lehiaketetan Xabier Fernandez gipuzkoarra da bere ontzikidea. 2004ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen eta 2008koan zilarrezkoa, Iker Martinez gipuzkoarrarekin batera. Munduko txapelduna izan da bitan, eta Europakoa hirutan.