Markovnikov, Vladimir Vasiliebitx
Errusiar kimikaria (Nijni-Novgorod, 1838 - Mosku, 1904). Butlerov, Erlenmeyer, Baeyer eta Kolbe-ren ikasle eta Odesako unibertsitateko irakasle izan zen. Petrolioaren kimikari buruz garrantzi handiko lanak egin zituen, eta kimikako hiru lege eman zituen: 1) Karbonozko katea adarkatua duten konposatuen urtze puntua garaiagoa da katea osoagoa dutenena baino. 2) Azido koipetsuetan talde karboxiloaren alboko hidrogenoa da ordezkatzen errazena. 3) Lotura bitar bati hidrazido bat gehitzeko erreakzioetan erro negatiboa hidrogeno gutxiagori lotutako karbono atomoarekin elkartzen da. Azken legeari Markovnikoven legea esaten zaio.
- markol
- Markos, santua
- Markov, Andrei Andreievich
- Markova, Alicia
- Markovic, Ante
- Markovnikov, Vladimir Vasiliebitx
- Markowitz, Harry Max
- Markuleta Gutierrez, Gerardo
- Marlborough-eko dukea
- Marley, Bob
- marloi