Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

marloi

iz. Antxeta.  v  Marloi mokogorria. Karadriformen ordenako laridoen familiako hegaztia, 52 cm inguru luzea (Larus ridibundus). Hegatxuri ere esaten zaio. Oso luzeak ditu hegoak eta mokoa. Mokoa gorria izaten du, buru gaina beltza, hego azpia zuria eta gainerantzeko guztia hauts kolorea. Hego buruan eta Amerikako hegoaldean izan ezik mundu guztian bizi da. Arrainak jaten ditu.