Markov, Andrei Andreievich
Errusiar matematikaria (Ryazan, 1856 - Petrograd, 1922). Txebitxef-ekin batera estatistika arloan probabilitateen teoriari buruzko kalkulua aztertu zuen errusiar eskolaren sortzailetzat hartzen da. Elkarren artean lotura duten gertaeren probabilitateak aztertu zituen batik-bat; halaber prozesu estokastikoak, eta bere izena daramaten kateak. Markov-en obrek eragin handia izan dute egungo estatistikan eta erabilera ugari izan dute bai biologian eta bai gizarte zientzietan, hizkuntzalaritzan adibidez.