Markos, santua
Ebanjelari judua (Jerusalem - Egipto, 66). Jesusen hamabi apostoluetako bat, ebanjelarien artean bigarrena. Apostoluen Ekintzen liburuan Joan Markos izenaz agertzen da leku askotan. 61. urtearen inguruan Petri apostoluarekin egon zen Erroman, eta tradizioak dioenez Petriren “interpretaria” izan zen. Testamentu Berriko bigarren liburua idatzi zuen Petriren esanetan oinarrituz eta grekora itzuli zuen Petrik esaten zuena. San Paulorekin ere ibili izan zen. Diotenez, berak sortu zuen Alexandriako eliza. Veneziako zaindaria da. v Jaieguna, apirilaren 25ean ospatzen da.