Marley, Bob
(Jaiotza izenez, Robert Nesta). Jamaikar kantari eta musikagilea (Trenchtown, 1945 - Miami, 1981). Gaztetan Karibeko musika eta musika mota hark Afrikako musikarekin zituen loturak aztertu ondoren, reggae musika higikundea sortu zuen. 1961. urtean lehen diskoa grabatu zuen (Sudge not) eta 1963. urtean The wailing wailers taldea sortu zuen. 1972. urtetik aurrera ezagun egin zen mundu osoan “Island” diskoetxearekin tratua egin ondoren. Marleyren disko aipagarrienak dira: Catch a fire (1973); Rastaman vibration (1976); Exodus (1977); Kaya (1978), eta Uprising (1981).