Mariana Neoburg-ekoa
Espainiako erregina (Düsseldorf, 1667 - Guadalajara, 1740). Karlos II.aren bigarren emaztea eta Karlos artxidukearen aldekoa erregetzarako borrokan. Filipe V.ak Baionara atzerriratu zuen, Toledon zegoela austriar gudarostean sarrera pozez hartu zuelako (1706), eta 1738 arte ez zen gortera itzuli.