Maria Teresa Austriakoa
Alemaniako enperadore eta Hungariako eta Bohemiako erregina (Viena, 1717 - Viena, 1780). Karlos VI. enperadorearen alaba. Francisco Esteban, Lorrenako dukearekin ezkondu zen (1736). Aita hil zitzaionean (1740), Prusiako erregearen eta Bavaria eta Saxoniako hautetsien kontra borrokatu zen, aitaren lekua lortzeko. Zazpi Urteko gerran parte hartu zuen (1756-63). Garrantzi handiko eginkizuna bete zuen bere semea, Jose II.a, errege izan zen bitartean.