Marias Amondo, Fernando
Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1958). 1975ean Madrilera joan zen zinema ikasketak egitera, eta harrezkero Madrilen bizi da. Bideo ekoiztetxe bat sortu zuen, publizitatean lan egin zuen, eta telesailetarako gidoiak idatzi zituen, eleberrigintzan buru-belarri hasi baino lehen. Bere lehen eleberriarekin, Luz Prodigiosa (1990) izenburukoarekin, Barbastro Hiria saria jaso zuen. Horrek idazten jarraitzera animatu zuen. Beste lan batzuk: Esta noche moriré (1992), Los fabulosos hombres película (1998), El Niño de los coroneles (2001), La batalla de Matxitxako (2001), La mujer de las alas grises (2003), Invasor (2004), Cielo abajo (2005), El mundo se acaba todos los días (2005). Sari asko irabazitakoa da: Nadal (2001), Dulce Chacón (2004), Sevillako Ateneoa (2005) eta Haur eta gazte literaturako Sari Nazionala (2006), besteak beste.