Mariana Austriakoa
Espainiako erregina (Viena, 1634 - Madril, 1696). Fernando III.aren alaba. Bere osaba Filipe IV.arekin ezkondu zen. Erregea hil zenean (1665), Karlos II.a seme gaztearen lekua hartu zuen. Baina agintzeko zailtasunak zituenez gero, Nithard apaizaren eta Fernando Valenzuelaren eskuetan utzi zituen erabakiak. Juan Jose Austriakoak, Filipe IV.aren sasikoak, 1677an aginpidea kendu zion, eta hura hil zenean Karlos II.a itzuli zen aginpidera (1679).