Maria
Bibliaren arabera, Jesusen ama; Joakinen eta Anaren alaba. Testamentu Berrian kontatzen denez, Jose arotzaren emaztea zen eta Nazareten bizi zen senarrarekin. Han bisitatu zuen Gabriel aingeruak, eta aditzera eman zion munduko Salbatzaileaz erdituko zela Izpiritu Santuaren bitartez. Belenen izan zuen Jesus, eta ondoren, senarra eta semea hartu eta Egiptora joan zen, Herodesen gudarietatik ihesi, Herodesek haur txiki guztiak hiltzeko agindua emana baitzuen. Bere semearen ondoan ibili zen haren bizitza osoan, Testamentu Berrian oso gutxitan agertzen den arren (Kanako ezteietan, Kristo gurutziltzatzean…). Eliza katolikoak bi dogma jarri ditu MariaAma Birjinarekin lotuta; Igokundearena da bata, eta Sortzez Garbiarena bestea.