mantxu 2
iz. Izen bereko leinuko kidea. Mantxuria ohian, Pekin-en eta Mongolian bizi dira. Izenaren jatorria XVI. mendekoa bada ere, mantxuak tungus multzo etnikoari dagokion jutxen taldearen ondorengoak direla uste da. XVI. mendearen erdialdearen eta XX. mendearen hasieraren artean, mantxuek Txinako inperioaren agintea izan zuten, Txing dinastiaren bitartez. Konkistaren ondoren, mantxu gehienak Txinara mugitu eta han finkatu ziren, eta txinatar asko, berriz, Mantxurian. Egoera hark mantxuen kulturaren beherakada ekarri zuen, batez ere Txing dinastiak aginpidea galdu zuenetik.