Mantxako itsasartea
Frantzia eta Britainia Handia arteko itsasartea. Frantziako Pas de Calais-etik zehar lotzen da Ipar itsasoarekin. 550 km inguru luze da. Zabalera asko aldatzen da leku batzuetatik besteetara; hala, tokirik estuenean, Pas de Calais-en, 34 km da zabal, eta tarte zabalenean, berriz, mendebalean, 180 km. Itsasontziek arazoak izaten dituzte han, itsasaldiak oso indartsuak direlako. Arrantzarako toki bikaina da. Mantxako itsasartearen azpitik tunel bat egin da Britainia Handiko uharteak Europako kontinentearekin lotzeko.
- mantsotasun
- mantsotu, mantso(tu), mantsotzen
- mantu
- Mantua
- mantxa
- Mantxako itsasartea
- Mantxako tunela
- mantxu 1
- mantxu 2
- Mantxukuo
- Mantxuria