Manuel Ia, Comneno
Bizantzioko enperadorea (1122 - 1180). 1143tik 1180. urte bitartean izan zen aginpidean. Erromako inperioa izan zena berritzeko eginahalak egin zituen aginpidean egon zen urteetan. Ekialdeko estatu latinoak inperioaren barruan sartu zituen (1159) eta Balkanetako zenbait lurralde ere bereganatu zituen (1173). Normandiarren kontra borrokatu behar izan zuen Italian. Turkiarrek garaitu zuten Miriozefalonen (1176), eta han bukatu ziren bere ametsak.