Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mantua

Italiako iparraldeko hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Lonbardian, Minzio ibaiaren ezkerraldean; 64.239 biztanle. Etruskoek sortu zuten K.a. VI. mendearen bukaera aldean. Erromatarren kolonia izan zen ondoren. 1126an udalerri bilakatu zen. 1272an jaurerri egin zen, Bonacolsiarren agintaritzapean. Garrantzi handiko kultura eta merkataritzagunea izan zen XIV. mendetik XVII. mendea arte. Gian Francesco Gonzagaren garaian (XV. mendean) Lonbardiako printzerriko hiriburu eta Italiako errege-egoitza garrantzitsuenetako bat izan zen. 1866an Italiaren barruan geratu zen.