Manso de Zúñiga Churruca, Gonzalo
Errioxako idazle eta argitaratzailea (Haro, 1902 - Donostia, 1982). Marrazki eta arkitekturako ikasketak egin ondoren zuzenbidekoak amaitu zituen Valladoliden eta Madrilen. Euskal historiaz, etnografiaz eta folkloreaz arduratuta, Euskal Herriko bazter guztietan ibili zen materiala jasotzen. 1944. urtean, Peñafloridako kondearekin, Alvaro del Valle de Lersundi, Amadeo Delaunet, Jose Mujika, Ciriquiáin Gaiztarro eta Joaquín Irízarrekin batera Euskalerriaren Adiskideak elkartea berriro antolatu zuen; elkarte horretako sail batzuetako kide izan zen (Aranzadi, Gipuzkoako Erretratugileen Elkartea, Francisco de Ibero Institutua...). 1950. urtean Donostiako San Telmo museoko zuzendari izendatu zuten. Museo horretako hainbat piezari buruzko monografiak eman zituen argitara: El suondoko, Muebles populares vascos, Piezas de Pasajes, Estelas discoidales, Historia del Museo, Las arcas de caballos, La Laya eta San Telmo (1976).
- Mansart, Jules Hardouin
- Mansell, Nigel
- Mansfeld, Ernst
- Mansfield, Katherine
- Mansfield, Peter
- Manso de Zúñiga Churruca, Gonzalo
- Mansur, Lawrence Cutler
- manta
- manta-arrain
- mantal
- mantangorri