Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

manati

iz. Zool. Sirenioen ordenako trikekidoen familiako itsas ugaztun handia, 3 m inguru luzea eta 300 bat kg izan ditzakeena (Trichechus manatus). Dugongaren antzeko gorputza du. Goiko ezpaina lodi zabala eta bi zatitan ebakia du; ukimen eginkizunetarako erabiltzen du. Itsas azpiko landareak jaten ditu batez ere. Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikan Argentinara bitarteko kostalde eta ibai zabaletan bizi da.