Madina Igarzábal, Francisco de
Gipuzkoar musikagilea (Ońati, 1907 - Ońati, 1972). Apaiza zen, laterandarra. Burgosen egin zituen ikasketak. 1932an Argentinara bidali zuten. Han idatzi zituen musika obra gehienak: operak, sonatak, suiteak eta arpa kontzertu bat, Nicanor Zabaletarentzat idatzia. 1955ean New Yorkera joan zen eta laterandarren egoitza sortu zuen han. 1957tik aurrera hasi ziren Euskal Herrian Francisco de Madinaren obrak (Orreaga, Aita Gurea, Illeta, Arantzazu…) ezagutzen. Kontzertu berri batzuk prestatu zituen Estatu Batuetan eta 1972an itzuli zen Ońatira.