Maderna, Bruno
Italiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (Venezia, 1920 - Darmstadt, 1973). Malipieroren eta Scherchen-en ikasle izan zen. Batetik musika konkretuaren eta elektronikoaren sintesia bilatu zuen, eta bestetik, tresneterako musikaren eta banda magnetikoan bilduriko musika mota guztiena. Madernaren lanek italiar kutsu bizia dute, doinu ezaugarri zehatzak eta lirismo zuzena. Lan aipagarrienak ditu: Syntaxis (1956) eta Serenata III (1961) lan elektronikoak; Improvvisazione I eta II (1951-1952) orkestrarako, eta Quadrivirium (1961) lau perkusio-jotzaileentzat; Hyperion (1964) eta Satyrikon (1973) operak.