Madison, James
Estatu Batuetako politikaria (Port Conway, 1751 - Montpellier, 1836). 1775etik aurrera burujabetasunaren aldeko borrokan murgildu zen. Parte-hartze zuzena izan zuen Virginiako Konbentzioan (1775-1783). Estatu horretako ordezkari izan zen Kongresu Kontinentalean. Annapoliseko konferentziaren eta Filadelfiako Konbentzioaren bultzatzaileetako bat izan zen, berak idatzi zuelarik, hain zuzen, konstituzio berria. 1801ean estatu idazkari izan zen, Jeffersonen agindupean, eta 1809tik 1817ra lehendakari izan zen. Aginpidean egon zen garaian Ingalaterraren kontrako gerra hasi zuen. Gerra hori 1812-1815 bitartean luzatu zen.