MacOrlan, Pierre
(Jaiotza izenez Pierre Dumarchey). Frantziar idazlea (Péronne, 1882 - Saint-Cyr-sur-Morin, 1970). Bere bidaietatik atera zituen gaiak. Umoreak leku handia izan zuen idazle honen lanetan. 1919an, Lehen Mundu Gerrako bizikizun saminetan oinarrituta, Souvenirs d’un correspondant aux armées (Gerra berriketariaren oroitzapenak) idatzi zuen. Aipagarriak dira orobat: La maison du retour écœurant (1912), La clique du café Brebis (1919), La cavalière Elsa (1921, Elsa zalduna), Le quai des Brumes (1927, Lainopeko moila), La Bandera (1931), Picardie (1943), Montmartre (1945), La lanterne sourde (1953). 1950ean Goncourt akademiako kide izendatu zuten.