Llamazares, Julio
Espainiar poeta eta eleberrigilea (Leon, 1955). Zuzenbide eta kazetaritza ikasketak egin zituen. Oso gazterik hasi zen poesia idazten. Barro poesia taldean hasi zen, eta aurrerago, Cuadernos Leoneses de Poesía taldea sortu zuen. Hainbat sari irabazi ditu bere poesia eta eleberriekin. Poesia lanen artean ditu: La lentitud de los bueyes (1979), Memoria de la nieve (1982). Eleberrien artean ditu: Luna de Lobos (1985), La lluvia amarilla (1988), Escenas de cine mudo (1993). Bidaietako liburuak ere idatzi izan ditu: El río del olvido (1990). 1986an zinemara moldatu zuten Luna de Lobos eleberria. La lluvia amarilla eleberria dantzarako egokitu zuen Reflex dantza talde holandarrak (1991). Gaur egun hainbat egunkari eta aldizkaritan jardun du literatura kritikari gisa. 1998an argitaratu zuen azken bidaia liburua, Portugalgo Braganzako lurrari eta jendeari buruzkoa: Tràs-os-Noutes.
- llabur
- Llach, Lluis
- Llaguno
- llama
- Llamas, Las
- Llamazares, Julio
- Llana, La
- Llanas, Las
- Llano
- Llano
- Llanos, Los