Lukianov, Anatoli Ivanovitx
Sobietar politikaria eta legegizona (Smolensk, 1930). Zuzenbidea ikasi zuen Moskuko Lomonosov Unibertsitatean, 1953-1956 urteen bitartean. 1955. urtean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide egin zen, eta hurrengo urtean SESBejo Ministro Batzordeko aholkulari izan zen, 1961 arte. 1977an Sobiet Goreneko Idazkari izendatu zuten, 1983 arte. 1985ean Gorbatxov-ek Alderdi Komunistako Batzorde Nagusiko Departamentu Orokorreko buru izendatu zuen. Handik bi urtera Batzorde Nagusiko Idazkari izandatu zuten, eta 1988an Buro politikoko kide. Gorbatxov estatuburu hautatu zutenean, Sobiet Goreneko Presidium-eko lehendakariorde izendatu zuten Lukianov, eta handik urtebetera Sobiet Gonereko lehendakariorde. 1991ko estatu kolpetik bereizi nahi izan bazuen ere, alderdian eta gobernuan zituen karguetatik kendu zuten denboraldi batez, susmoa baitzegoen estatu kolpean parte hartu zuela. Aldi berean, Fiskaltzari eskatu zitzaion ikerketak egin zitzan Lukianoven jarreraren inguruan. Azkenean, atxilotu egin zuten. 1992an aginpidea hartzeko konplota eta estatu krimena leporatu zioten. Espetxean egon zen bitartean idazteari ekin zion; bere poemak Poemak espetxetik lanean bildu zituen. Urte horren amaieran irten zen espetxetik, besteak beste, osasun arazoak zituelako. Hala eta guztiz ere, Eltsinen eta gobernuaren kontrako manifestaldietan parte hartu zuen eta Gorbatxoven kontra hitz egin zuen. Dumako diputatu izatea lortu zuen eta horri esker immunitatea du. 1994an Dumak amnistia eman zien 1991ko estatu kolpean parte hartu zutenei, Lukianovi besteak beste.
- lukanido
- Lukas, santua
- Lukasiewicz, Jan
- luki
- Lukiano
- Lukianov, Anatoli Ivanovitx
- Lukin
- Luku, Antton
- Luku
- Lukuga
- lukuma